INFORMAZIO UNITATEAK
Imagina ezazu Tokion zaudela eta hango pertsona baten telefono-zenbakia aurkitu behar duzula. Tokio 35 milioi biztanleko megahiria denez, telefono-aurkibidea sekulakoa da. Begira zer egingo duen ordenagailu batek telefono-zenbakia aurkitzeko: telefono-aurkibidea erdibituko du, eta zehaztuko du datu hori zer erditan dagoen; jarraian, erdi hori ere erdibituko du, eta telefono-zenbakia aurkitu arte, behin eta berriro gauza bera egingo du.
Bilatzeko era horri dikotomikoa deritzo; hau da, erditik partitzea.
Ordenagailuek egundoko datu-kopurua gordetzeko ahalmena dute. Hala ere, artxibo bat eraginkorra edo baliagarria izango da, baldin eta edozein datu bere barnetik azkar ateratzeko badago.
Beraz, informatikak informazioa gordetzea eta azkar bilatzea ditu helburu nagusi. Horretarako, informazio-unitate sistema estandarra erabiltzen du. Hauek dira elementurik funtsezkoenak:
- Zenbaki-sistema bitarra. Unitate txikienari bit-a deritzo; haren izena sistema bitarra (binary digit) zenbakikuntza sistematik dator. Sistema bitarrean, 0 eta 1 zenbakiak besterik ez daude. Zortzi bit-en multzoari byte esaten zaio; beraz, bytea (B) 8 bitek osatutako informazio-unitate independentea da.
- Unitateak. Bit-en multiploak: byte, kilobyte, megabyte, gigabyte...
-
Kodea. Aipatu dugu konbinazio horiek esanahia edukitzeko edo ulergarriak
izateko kode bat behar dutela. Gaur egun, ASCII izenekoa erabiltzen da (Informazioaren Elkartrukerako Kode Estatubatuar Estandarra).
- Transferentzia-abiadura. Ordenagailuek gordetako informazioa arin eskaintzea dute helburu. Informazioa zer abiaduratan iristen zaigun jakiteko unitatea bit-a segunduko da (b/s). Letra larriz ikusten badugu, B/s, byte segunduko adierazten du. Byte bakoitzean 8 bit daudenez, byte-tik bit-era pasatzeko, bider 8 egin behar da.
Noiz erabiltzen dugu unitate bakoitza egunerokoan?
Gaur egun bytea ia ez da erabiltzen. Testu-artxiboarentzat kilobytea (kB) nahikoa da; argazkiarentzat, megabytea (MB); USBarentzat, gigabytea (GB); eta, diska gogor baten
memoriarentzat tera (TB) neurria da egokia.
Beste unitate batzuk kopuru erraldoietarako erabiltzen dira. Adibidez, giza burmuinaren memoria 2,5 petabytekoa da; gizaki baten DNA sekuentzia osoak 4,75 exabyteko informazio bolumena biltzen du; 2011. urtean mundu osoan sortutako datu digital guztiez ari bagara, 1,8 zettabytekoa da.
1. Jarduera. Kapazitatea tresna teknologikoetan.
2. Jarduera: Erreparatu erloju digitalari, eta ondoren erantzun.
Zenbat bit daude piztuta posizioan eta zenbat itzalita posizioan?
Zer ordutan daude bit guztiak 0 posizioan?
Eta zer ordutan daude denak 1 posizioan?
3. Jarduera: Hemen unitateen bihurketak egiten dira.
4. Jarduera. JARDUERAK
Erantzun:
- Zenbat byte behar dira goiko hitza gordetzeko?
- Eta zenbat bit?
5. Jarduera.
Informazio digitalaren oihartzuna.
Elkartu zure ikaskidearekin. Irakur ezazu baieztapen hau.
Euskal Herrian irakurle gehien duen Interneteko egunkariak eta irakurle gutxieneko egunkariak ale-kopuru berdineko tirada dute: bat
Gezurra ala egia da? Zergatik?
6. Jarduera
Egin klik hemen Txixki-webeko erreportaia ikusteko (Lumaren kilima. Argazkitik testura). Orrian gutxi gorabehera 2.200 karaktere daude.
- Zenbat byte erabili dira erreportaia gordetzeko?
- Eta zenbat kilobyte?