NEURKETA

Atal honetan hauek ikasteko aukera izango duzu:

Neurketak nola egin, zer tresna erabili, eta zer problema ebatz ditzakegun neurketa eta neurriak erabiliz.  

 

 

Neurriaren historia laburra

 

Gizakiak hasiera-hasieratik izan du neurtu beharra. Hura sortu zenetik bere biziraupenerako ingurua antolatu behar zuen; horren ondorioz, neurtu beharra sortu zitzaion.

 

Behar hau egoera askotan agertzen zen: ehizatutako animaliak edota bildutako fruituak zenbatzeko, besteak beste. Geroago, merkataritza-jarduerak hasi ziren; hau da, objektu edo produktuen trukeak egiten zituzten. Merkataritza-produktuen trukatze horri esker, gizakiak neurri-sistema sortu behar izan zuen.

 

Lehenengo neurri-unitateak edo patroiak giza gorputzaren zenbait atal ziren. Esaterako, arra, ukondoa, oina...

 

Gero leku batetik bestera zegoen distantzia neurtzeko, luzera-sistemak garatu zituzten, eta lursailak neurtzeko azalera-sistemak (hau da, zenbat zabal eta zenbat luze zen).

 

Halaber, likidoak eta solidoak neurtzeko zerbait estandarra behar zuten. Neurri-sistema horien izenak solidoak eta likidoak sartzeko erabiltzen ziren ontzietatik hartzen ziren, edo haien zatitzaileetatik.

 

 

Esan dugun bezala, neurri-sistema guztiak merkataritza garapenari esker hobetu ziren, eta neurri-eredu zehatzagoak bilatu zituzten.

 

THATQUIZ. Neurketak 1