BITE-N KONBINAZIOAK

 

Irudian ikusten den bezala, aukera guztien arabera konbinaturik elkartzen dira bitak. Konbinazio bakoitzari letra bat ematen zaio. Horretarako, kode komun bat behar da, ASCII kodea hain zuzen.

 

 

0 eta 1 digitoak 8naka elkartuta, guztira zenbat aukera dauden jakiteko,  prozedura honi jarraituko diogu:

 

          2 x 2 x 2 x 2 x 2 x 2 x 2 x 2 = 2 =  256 era ezberdin.

ASCII KODEA

 ASCII kodea sistema informatiko gehienek erabiltzen dute.  Alfabeto latindarrean oinarritutako karaktereen kodea da. Letra  edo ikur bakoitzari (karaktere bat)  8 bit dagozkio.

INFORMAZIO ABIADURA

Beste unitate hauek ere erabiltzen dira:  

 

  • kilobyte segundoko (kB/s): 1.000 byte segunduko.
  • Megabyte segunduko (MB/s): 1 milioi byte segunduko.
  • Gigabyte segunduko (GB/s): 1.000 milioi byte segunduko.

 

Adibideak:

  •  Telefono mugikorra: 48 kB/s; hau da, 48 kilobyte    segunduko abiaduran egiten da konexioa. 
  •  Interneteko ADSL-konexioa ezartzen ari denean,

            128 kB/s abiaduran egiten da konexioa.