GEOMETRIAN hiru atal bereizten dira:

  1. Kokapena planoan eta espazioan
  2. Forma lauak eta espazialak
  3. Erregulartasunak eta simetriak

 

Atal bakoitzarekin hasi aurretik, geometriaren oinarrizko elementuak aipatuko ditugu.

 

  Geometriaren oinarrizko elementuak:

Irudien propietateak aztertzen dituen matematikaren arloa da geometria.

Geometriaren oinarrizko elementuak honako hauek dira:

  • Puntua
  • Zuzena
  • Planoa

Puntua

  • Puntua adierazteko, gurutzatzen diren bi marra erabiltzen dira.
  • Biribil txikia ere erabiltzen da.
  • Puntua ikur bezala adierazi nahi izanez gero, letra larriak erabiliko ditugu.

Zuzena

  • Zuzena lerro batez irudikatzen dugu.
  • Zuzena amaigabea denez, zuzenaren zati bat besterik ez dugu irudikatzen.
  • Zuzena irudikatzeko letra xeheak erabiliko ditugu.

Planoa

  • Planoak paralelogramoen bidez irudikatzen ditugu.
  • Planoaren zati bat besterik ezin dugu irudikatu, amaigabea baita.
  • Hizki grekoz adierazten ditugu planoak.