Nire neurtzeko tresnak erabiltzen
Oinaren neurria erabilita.
25 cm, metroaren laurdena da. Lau oin elkarren jarraian jartzen baditut, 1 m egingo dut.
Pausoka, apartamentoaren luzera egin dut. 40 pauso eman ditut.
40 : 4= 10 m
Zabaleraz 16 pauso eman ditut. Beraz,
16 : 4 = 4 m
Apartamentuaren azalera:
luzera x zabalera
10 x 4 = 40 m2
Egunkaria erabilita
Bere luzera 40 cm da. Egunkaria lurrean 5 aldiz ipintzen badut, 2 m. Luzera jakiteko, honela egin dut: 25 aldiz jarri dut egunkaria. Beraz,
25 : 5 = 5
5 x 2 = 10 m
Zabalera: 10 aldiz jarri dut egunkaria. 5 aldiz 2 m dira; beraz, 2 m halako bi, 4 m
Apartamentuaren azalera:
10 x 4 = 40 m2
Liburua erabilita
Bere luzera 20 cm da. Beraz, bost lauzek 1 m osatzen dute. 50 lauza zenbatu ditut.
50 : 5 = 10 m
Zabaleraz 20 lauza zenbatu ditut. 20 lauza 4 m dira.
Apartamentuaren azalera:
10 x 4 = 40 m2
Klipa ere erabilgarria da.
Objektu hauek neurtzeko, erabil ezazu klip bat.
- gelako guraizeak
- arkatz bat
- Pritt kola-potea
Kalkulatu, gutxi gorabehera, zenbat cm-koa den klipa. Idatzi objektuen neurriak, eta egiaztatu emaitzekin.