NAZIOARTEKO UNITATE SISTEMA

 

Bateratze prozesua oso luzea eta konplexua izan zen; besteak beste, agintariak ez ziren ados jartzen. Hori dela eta, herrialdeen arteko gatazka ugari piztu zen.

 

Edonola ere, merkataritzak denentzako arau estandarrak lortu behar zituen. Saiakera batzuk egin ondoren, 1790ean, Frantziako Zientzia Akademiak unitate-sistema hamartar bat diseinatu zuen. Hori zela eta, neurri-unitateen definizioa eman zuen Akademiak eta hainbat zientzialarik (kimikariak, fisikariak...) zeregin horretan parte hartu zuten.

 

Nazioarteko Sistema Metrikoa (SI) erabiltzea oso sinplea eta erraza da. Magnitude bakoitzari (luzera, edukiera eta masa) unitate bat dagokio: metroa, litroa eta kilogramoa. Eta haien multiploak eta azpimultiploak oso erraz lortzen dira: bider  eta zati 10 eginez. 

 

 

THATQUIZ. Neurri-unitateak 

 

THATQUIZ. Sistema metrikoa 1.