Neurri-unitate konbentzionalak
Aurreko atalean esan genuen bezala, Nazioarteko SI sistema erabiltzea oso sinplea eta erraza da. Magnitude bakoitzari (luzera, edukiera, masa, azalera eta bolumena) unitate bat dagokio: metroa, litroa, kilogramoa, metro koadroa eta metro kubikoa . Goiko eskeman denbora-unitateak ere azaltzen dira.
Azalera luzeraren eta zabaleraren arteko guneari deritzogu. Bi neurri horiek behar ditugu azalera kalkulatzeko; hau da, bi dimentsio. Beraz, azalera-unitateen multiploak edo azpimultiploak 10 aldiz handiagoak edo txikiagoak izan beharrean 100 aldiz handiagoak edo txikiagoak dira. Adibidez, karratu baten bi alde biderkatzen badira, 10 cm x 10 cm, emaitza 10en berbidura da; hau da, 100 cm².
Bolumen-unitateak gorputzek betetzen duten espazioa neurtzeko erabiliko ditugu. Gorputz batek hiru dimentsio, edo hiru neurri ezberdin ditu: luzera, zabalera eta sakonera. Unitate nagusia metro kubikoa da, baina egunerokoan dezimetro kubikoa asko erabiltzen da (litroaren baliokidea baita).
Denbora-sistema ez da hamartarra, hirurogeitarra baizik; hau da, unitatea segundoa bada, horren multiplo eta azpimultiploak 60naka egiten dira.
THATQUIZ. Buruketak: neurria
1. Jarduera. THATQUIZ. Unitateen aldaketak.