Laukizuzenaren azalera
Argazkia handitu dugu pixel bakoitzaren aldea 1 cm izateko.
Ilara bakoitzean 10 karratu (pixel) daude, eta 9 karratu zutabe bakoitzeko: edo 10 cm eta 9 cm. Karratu guztiak zenbat diren jakiteko, prozedura hau egingo dugu:
10 x 9 = 90 karratu
Karratu bakoitza 1 cm² da, guztira 90 cm koadro edo 90 cm².
Kanal Handiaren azalera kalkulatzeko (luzera 1.500 m eta zabalera 1.000 m) prozedura berdina erabiliko genuke
1.500 x 1.000 = 1.500.000 m2
1.500.000 m2 edo 1,5 km2
Anoeta futbol-zelaiaren azalera
Belarra nola mozten duten ikusten da. Irudika ezazu karratu bakoitza 1 m2 dela. Zenbatetsi emaitza (100 x 70), eta ondoren egiaztatu.