AZALERA-UNITATEAK
Hau Veneziako Kanal Handia da.
Lur-eremuaren tamaina kalkulatu behar dugu, zenbat eraikin sartzen diren jakiteko. Honelako zerbait irudika genezake:
Argazkia dezente handitu dugu. Demagun pixel bakoitzaren aldea 1 cm dela. Pixel bakoitzak 1x1 cm ditu, hau da, 1 cm2. Kanal Handiaren azalera kalkulatzeko, karratu kopurua zenbatuko dugu. Aukeratutako guztiak zenbatuta, zenbat ditugun jakingo dugu.
Lan neketsua denez (cm guztiak zenbatzea), badaude azalera kalkulatzeko bide motzagoak. Kanal Handiaren kasuan, laukizuzen forma duela kontuan hartuta, ireki Google Earth eta egin klik Erregela ikurrean. Alde motzaren (zabalera) neurria hartuko dugu (metrotan edo kilometrotan), eta beste aldearekin biderkatuko dugu (luzera). Horrela, azalera (eremu osoa) zenbat m2 edo km2 diren jakingo dugu.
Laukizuzenaren azalera atalean egiazta dezakezu zure erantzuna.
1. Jarduera. Perimetroak eta azalerak
3. Jarduera. Gauss-proiektoa: pertzepzio bisuala
4. Jarduera. Laukizuzenaren azalera nola kalkulatu.
Thatquiz. Azalera kalkulatu 1