DENBORA
Gertaera ordenatuen tarteak neurtzeko, unitate natural hauek ditugu:
- Urtea. Eguzki-urtea ere deritzo. Lurrak Eguzkiaren inguruan orbita osoa egiteko behar duen denbora da. 365 egun ditu. Bisurtea bada, 366 egun ditu.
- Hilabetea. Ilargiak lurraren inguruan orbita osoa egiteko behar duen denbora da.
- Eguna. Lurrak bere ardatzaren gainean bira oso bat emateko behar duen denbora da. 24 zatitan banatzen da (zati bakoitza ordu bat da). Bi zati bereizten dira: gaueko 12:00etatik eguerdiko 12:00etara (a.m. edo eguerdia baino lehen) eta eguerdiko 12:00etatik gaueko 12:00etara (p.m. edo eguerdiaren ondoren)
- Ordua. Lurrak bere ardatzaren gainean biraren zati bat (esfera osotik 15 graduko distantzia) egiteko behar duen denbora da.
- Minutua. Ordu bakoitza 60 zatitan banatzen da. Zati bakoitzari minutua deritzo.
- Segundoa. Minutua 60 zatitan banatzen da eta zati horietako bakoitza segundoa da.
Nondik datoz gaur egun erabiltzen ditugun denbora-unitateak? Zergatik urte batean ditugu 12 hilabete, eta egun batean 24 ordu, edo 60 minutu ordu batean?