BITE-N KONBINAZIOAK
Irudian ikusten den bezala, aukera guztien arabera konbinaturik elkartzen dira bitak. Konbinazio bakoitzari letra bat ematen zaio. Horretarako, kode komun bat behar da, ASCII kodea hain zuzen.
0 eta 1 digitoak 8naka elkartuta, guztira zenbat aukera dauden jakiteko, prozedura honi jarraituko diogu:
2 x 2 x 2 x 2 x 2 x 2 x 2 x 2 = 28 = 256 era ezberdin.
ASCII KODEA
ASCII kodea sistema informatiko gehienek erabiltzen dute. Alfabeto latindarrean oinarritutako karaktereen kodea da. Letra edo ikur bakoitzari (karaktere bat) 8 bit dagozkio.
INFORMAZIO ABIADURA
Beste unitate hauek ere erabiltzen dira:
- kilobyte segundoko (kB/s): 1.000 byte segunduko.
- Megabyte segunduko (MB/s): 1 milioi byte segunduko.
- Gigabyte segunduko (GB/s): 1.000 milioi byte segunduko.
Adibideak:
- Telefono mugikorra: 48 kB/s; hau da, 48 kilobyte segunduko abiaduran egiten da konexioa.
- Interneteko ADSL-konexioa ezartzen ari denean,
128 kB/s abiaduran egiten da konexioa.