ANGELUEN NEURKETA
zenbakien historia
Idazten ditugun zenbakiei (1, 2, 3…) zenbaki arabiarrak esaten zaie, zenbaki erromatarretatik bereizteko (I, II, III,IV…).
Algoritmo horiek (ikur grafikoak esanahi jakin batekin) arabiarrek hedatu zituzten. Hala ere, horien jatorria merkatari feniziarren garaikoa da. Haiek asmatu zituzten zenbatzeko nahiz merkataritza-kontabilitatea eramateko, hain zuzen.
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik den 1en esanahia bat, 2ren esanahia bi, edo 3ren esanahia hiru, eta abar.
Zer lojika dago zenbaki arrabiarren itxuran? Begiratu zenbakiei beren jatorrizko idazkeran. Zenbatu kasu bakoitzean zenbat angelu dauden, eta ondoren egiaztatu zenbakiaren esanahiarekin.
Angeluak
Angeluak irudi geometrikoen elementuak dira. Poligonoak zuzenkiz osatuta daude, eta zuzenkiek elkar ebakitzen duten guneari angelu deritzo. Poligonoak sailkatzeko, kontuan hartzen da zenbat angelu dituzten. Hain zuen ere, hauek dira ezagunenak: triangelua, edo hiru angeluko poligonoa; laukia, edo lau angeluko poligonoa; pentagonoa, bost…
Bestalde, espazioan egiten dugun edozein biraketa sortutako angeluaren bidez neurtzen dugu. Hiri batean ibilbideak egiteko, itsasontziek noranzkoa aldatzeko edo autobide batetik bestera joateko, biraketak egingo ditugu. Adibidez, puntu batera iristean, esango dugu bira erdia emateko edo 180º biratzeko.
Angeluak neurtzeko unitatea gradua da. Biraketa osoa (zirkunferentzia) 360º-tan zatituta dago. Zati bakoitzari gradu bat dagokio. Beraz, bira erdia 180º dira; bira laurdena 90º dira.
1. Jarduera. Angeluak neurtuko dituzu (Thatquiz)
4. Jarduera. SketchUp programarekin angeluak neurtzen.
8. Jarduera. Gauss. Angeluak zirukunferentzian