SketchUp. 3D-ko jarduerak

1. JARDUERA

1. Egin klik hemen eta marraztu karratu bat CCV-n edo medidas-en idatzi 2m.

2. Hautatu aurpegia altuera emateko, eta egin klik ikono honetan: Gora eramango dugu. Altuerari ere neurri bat jarriko diogu: 2m.

3. Ondoren, margotu kuboa aurpegiz aurpegi. Joan ikonora eta margotu kolore desberdinekin.

4. (rotar) ikonoa sakatuko dugu aurpegi guztiak banan-banan ikusteko. Ikono honek solido platoniko bat dela eta 6 aurpegi berdinak dituela ikusteko aukera emango digu.

 

2. JARDUERA

1. Marraztu laukizuzen bat .

2. Altxatu pixka bat ikono honekin.

3. Marraztu lerro bat  laukizuzenean, hautatu zati hori eta eraman gora eskailera bat balitz bezala.

4. Akotazioak ere egin daitezke. Horretarako,  ikonoa erabiliko dugu. Ertzak eta puntuak neurtzeko eta akotazioak egiteko erabil daitezke . Guk   ikonoa hartuko dugu, eta konturatuko gara gezi baten itxura hartzen duela.

5. Ondoren, egin klik akotazioko jatorrizko puntuan.

6. Gero, kurtsorea mugituko dugu akotazioa bukatzen den punturantz.

 

7. Egin klik bukatzen den puntuan.

8. Mugitu kurtsorea perpendikularki akotazio-testua sortzeko.

 

3. JARDUERA

1. Tetraedro bat eskuratuko dugu Irudien galeriatik.

2. Irudia deskargatu ondoren, moldatu edo aldatu egingo dizkiogu neurriak.

3. Lehenengo neurtu egingo dugu ikonoarekin, eta gero guk nahi ditugun neurriak jarriko dizkiogu medidas jartzen duen laukitxoan.

4. Kolorea ere aldatuko diogu.

5. Ikono honekin  biratu egingo dugu, aurpegi guztiak ikusteko.

6. Egin dugun irudia konpartitu nahi badugu, SketchUpek badu ikono bat (compartir modelos), eta nahi izanez gero, beste pertsona batzuekin konpartitu dezakegu.