SketchUp: 2. eta 3. jarduerak

2. JARDUERA

• Bigarren jarduera karratutxotik abiatuko gara.

 

• Karratutxoa hautatuko dugu lehenengo. Irudia puntutxoz beteko da.

 

• Kopia bat egingo dugu, eta badakizu horretarako Ctrl +  ikurra behar dugula. Baina orain ez dugu horizontalki erpin batetik beste erpin batera mugituko, baizik erpin batetik goiko eskuineko erdiko puntura. Mugitzean, puntu urdina aterako zaigu eta Punto medio agertuko da.

 

• Ondoren, idatzi teklatutik medidas laukitxoan 5x, eman Enter-i, eta irudia 5 aldiz agertuko zaizu.

 

• Jarraian margotu,   ikurrarekin.

 

• Hautatu irudi osoa, Ctrl + A, eta kopiatu 5x idatziz.

 

• Gogoratu puntutxo berdea mugitu behar duzula erdiko puntua eta lehenengo karratutxoa elkartzen diren puntura. Erabili   eta Ctrl.

 

• Lortu duzu bigarren mosaikoa.

 

 

3 JARDUERA

• Mosaiko hau egiteko, hautatu poligono ikurra eta idatzi medidas laukitxoan 3 eta sakatu enter.

 

• Triangelua pantailan duzunean, hautatu, eta egin errenkada bat. Erabili Ctrl eta , eta teklatuan 5x idatzi.

 

• Ondoren, triangelua hautatu, eta mugitu egingo dugu. Horretarako, hartu ikurra, egin klik triangeluaren erpin batean, eta eraman pantailako beste leku batera.

 

• Bost triangelu ditugu behean eta bat goian. Bakarrik dagoena buruz behera jarriko dugu, lehenengo hutsunea betetzeko. Horretarako   ikurra hartuko dugu eta medidas laukitxoan 180 º idatziko dugu.

 

• Lehenengo hutsunea bete eta besteak betetzeko, Ctrl +   ikurra erabiliko dugu, eta 5x idatziko dugu.

 

• Margotu irudia.

• Hautatu dena, Ctrl + A, eta egin nahi duzun beste kopia.