SketchUp. 1. jarduera, bi dimentsiotan

 

1. jarduera

 

  • Ireki orri nagusia. Goi partean tresnak eta orria hiru dimentsiotan agertuko zaizkigu.

 

  • Jarduera honetan poligono erregularrekin lan egingo dugu; beraz, poligonoen ikonoa eta beste hainbat tresna ikusgai egoteko, egin klik Ver-en, gero Barra de Herramientas-en eta, azkenik Conjunto grande de herramientas-en.

 

  • Guk orain bi dimentsiotan lan egin nahi dugu; beraz, beste modu batera antolatuko dugu orria.
 
  • Joan Camara tresnara, eta hor aukeratu Vistas estandar eta gero, Planta
  • Ardatzik ikusi nahi ez badugu, joan Ver-era, eta desaktibatu Ejes.
  • SketchUpeko orria irekitzen dugunean, gizaki bat ateratzen da beti. Hori kentzeko, hautatu eta egin klik Supr-en.

 

  • Orria bi dimentsiotan lan egiteko prest daukagunean, poligono ikurra aukeratuko dugu. Hexagono bat ateratzen da beti, baina guk karratu bat nahi dugu; beraz, beheko aldean medidas-en idatzi 4 eta Enter teklari emango diogu.

 

  • Ondoren, karratua hautatuko dugu ikono honekin. Irudia guztiz puntuz beterik agertuko da.

 

  • Karratua hautatua dugunean, ikur honekin kopia bat egingo digu, Ctrl sakatuta edukiko dugularik. Puntutxo berdea agertuko zaigu atzealdean, eta hori bi karratutxoen erdian jarriko dugu.
  • Medidas laukian 5x idatziko dugu eta karratua 5 aldiz agertuko zaigu.
  • Orain lupa ikurra hartuko dugu; beherantz joaten bagara, irudia txikiagoa ikusiko dugu eta, gorantz joanez gero, handiagoa. Guk pixka bat txikiagoa egingo dugu.
  • Ondoren, eskutxoarekin  irudia mugituko dugu. Guk beherantz eramango dugu.

 

  • Jarraian bost karratutxo izango ditugu eta margotu egingo ditugu. Margotzeko ikurra hau da:  Hautatu kolorea eta egin klik nahi dugun irudiaren gainean, guk nahi dugun kolorez margotzeko.

 

  • Orain dena aukeratuko dugu; modu bat ikur honekin da , baina badago beste modu bat: Ctrl + A

 

  • Dena hautatua daukagunean, berriro erabiliko dugu Ctrl + , eta puntutxo berdea bi karratuak lotzen diren gunera eramanez, berriro idatziko dugu 5x teklatutik, eta hautatu duguna bost aldiz agertuko zaigu, mosaiko polit bat lortuz.