Paint-tresnen funtzioak

paint
paint
tresna-koadroa
tresna-koadroa

Forma librea botoian sakatuz gero, forma erregularra ez duen irudia aukera daiteke; Ebaki aukerak, ordea, irudiaren zati errektangularra bakarrik hartzen du. Forma librea oso aukera praktikoa da, irudi baten zati bat moztu nahi bada eta ezin bada Ebaki aukerarekin egin. Moztu-Kopiatu-Itsasi(Edizioan) funtzioak erabiliko ditugu hautatutako zati bat beste nonbait kopiatzeko edota pantailan barrena mugitzeko.

 

Marrazkiaren zati bat ezabatu nahi badugu, kontuan eduki behar da borragomak arrastoa utziko duela bere atzean -bigarren planoarentzat aukeratutako kolorean-; beraz, edozer gauza ezabatzeko, ezinbestekoa da kolore berekoak ipintzea bigarren planokoa eta marrazkiaren hondoa.

 

Kolorea hauta aukerak pixel bateko kolorea hartzen du irudiaren gainean erakuslea jartzen bada.

 

Irudiari testua erantsi nahi bazaio, egin klik testua botoian; ondoren, marrazkiaren gunean laukizuzen bat sortuko dugu, kurtsorea mezua jarri nahi den gunera diagonalean eramanez. Jarraian, aukeratu testuaren kolorea, eta nahi den mezua idatzi.  Ikuspegia/testua tresna hautatua badago, koadrotxo bat agertuko da letra mota, tamaina eta lodiera aldatzeko, eta etzana eta azpimarraketa egiteko.

 

Irudi bat kolore jakin batez betetzeko, nahikoa da Bete kolorea sakatzea, eta irudia aukeratu den kolorez koloreztatuko da.

 

Irudiaren tamaina alda daiteke; beraz, nahierara egin liteke. Hura pixeletan, zentrimetrotan edo hazbetetan alda daiteke. Horretarako,  Irudia/Atributuak aukeratu behar da eta irudiaren dimentsioa ezarri.

 

Beste aukerak erabiltzea erraza da. Bakarrik esan, zirkulu bat egin nahi bada, Elipse aukera hartu eta aldi berean Shift botoia sakatuta eduki behar dela. Era berean, karratu bat egin nahi bada, laukizuzen aukera hartu eta Maiuskulen tekla sakatuta eduki behar dela.