Paint jarduerak 2
1. Jarduera
Irudi hau egiteko, honako tresna hauek behar dituzu: laukizuzena, elipsea, ezabatzea eta betetzea.
- Egin lehenengo laukizuzena, eta barruan obalo guztiak.
- Marraztu elipse guztiak goian ezkerraldean dagoen angelutik. Hasi handienetik eta jarraitu besteekin.
- Bete obaloak arrosaz eta morez.
- Margotu hondoa zuriz; gero, poliki eta kontu handiz, ezabatu laukizuzena.
- Gorde zure izena duen karpetan obalo izenarekin.
2. Jarduera
Marrazki honetan tresna hauek erabili behar dituzu: Laukizuzena, Aukeratu eta Bete, eta Kopiatu eta Itsasi Editatu menuan.
Egin beheko laukizuzena laukizuzen ikurrarekin (ertzarekin eta bete gabe).
Egin klik laukizuzen honetan eta egokitu Hautatu tresna lau aldeetara.
Egin klik editatu menuan eta kopiatu. Orain kopiatu nahi adina aldiz.
Egin klik editatu menu-an eta itsasi. Agertu den kopia arrastaka eraman eta itsatsi lehenengo laukizuzena dagoen lekuan.
Errepika ezazu urrats bera hiru aldiz.
Gorde ezazu zure karpetan Orriak izenarekin.
3. Jarduera
Erabilitako margoak hauek dira: beltza, gris iluna, gorria, eta berdea. Dena den, zuk beste batzuk erabil ditzakezu. Tresna hauek dira: Laukizuzena, Laukizuzen biribildua, Elipsea, Poligonoa, Bete eta Testua.
Monitorearen bi laukizuzenak egin aurretik, ertzaren lodiera aldatu behar duzu (handiena kanpoaldetik eta txikiena barnealdetik) Marra tresnatik.
Testua konfiguratu behar duzu -arial letra-tipoa, lodiera- bi tamaina desberdinetan; bata, "Paint"entzat, eta bestea, "Arkatzik gabe" marrazteko.
Eta denbora baduzu, osatu marrazkia lau botoi zirkular edo karratu pantailan jarriaz (maiuskula tekla + dagokion tresna).