Paint jarduerak 1

Praktikak

 

Karratu bat marraztuko duzu. Horretarako, erabili laukizuzen tresna, baina aldi berean Maiuskulen tekla sakatuta; horrela eginez gero, altuera eta zabalera berdinak lortuko dituzu.

 

Ondoren, zirkulua egingo duzu elipse tresna erabiliz. Horretarako, aldi berean, elipse eta shift tekla sakatuta edukiko dituzu. Oso garrantzitsua da karratua egin duzun puntu berean (adibidez, goiko ezkerreko ertzean) zirkulua egiten hastea, tamaina bera eduki dezan.

 

Bukatzeko, erabili testu tresna, eta txertatu zure izena zirkuluaren erdi-erdian. Ondoren, bete tresna eta, lupa erabiliz, letra bakoitza kolore batekin margotuko duzu.