Marrazketa-tresnak eta informatika-programak
Marrazketa-tresna batzuk ezagutzen dituzu dagoeneko.
- Paint
- Art Rage
- Photoshop
- Paint
Hasteko, Paintek zer eskaintzen digun ikusiko dugu. Irudiak egin aurretik, has gaitezen Paintek dituen tresnak ezagutzen.
Egin klik arkatzaren gainean, eta marraztu nahi duzuna.
Irudi geometrikoak egiteko, erabili ikur hauek.
Irudia margotzeko, erabili ikur hauek.
Irudiaren atzealdea margotzeko, erabili aerografoa.
PAINT-tresnen funtzioak hobeto ezagutu nahi badituzu, egin klik hemen:
Jarduerak: PAINT
Egin klik eta egin itzazu orrian agertzen diren jarduerak.
2.- Tux Paint eta Gimp
Ondoren, Tux Paint eta Gimp editore grafikoekin egingo duzu lan. Hasierako orriak irakasleak azalduko dizkizu; orri horiek programa hauek nola deskargatzen eta nola exekutatzen diren adierazten dute.
Editore grafiko horiek zure ordenagailuan dituzunean, hasi praktika jarduerak egiten. Denak egitea ez da beharrezkoa, baina bai hasierakoak, hainbat tresna ezagutzen lagunduko dizulako, eta irudi geometrikoak dituztenak.
3.-SketchUp.
SketchUp diseinu grafikoan eta aurpegietan oinarritzen den (3D) hiru dimentsioko programa da.
SketchUp programa erraza da. Edonork sortu, moldatu eta konpartitu ditzake egiten dituen 3 dimentsioko ereduak.
Proposatzen zaizkizun jarduerei esker ezagutuko dituzu programak dituen tresnak.
SketchUp eta Google Earth familia bereko produktuak dira; beraz, zuk egindako lana batetik bestera truka dezakezu. Jakin nahi duzula zuk egindako lan bat nola geldituko litzatekeen Google Earth-eko gune batean? Botoi bat sakatu besterik ez duzu egin behar.
Programak, gainera, 3 dimentsioko ereduen biltegi bat du online. Nahi duzun irudia deskarga dezakezu eta egin nahi dizkiozun aldaketak egin diezazkiokezu.
Jarduerak:
- 3D jarduerak
4.- Planotik espazioara
Atala: soma kuboa. Informatika-programa honetan, irudi geometrikoak osatuko eta arakatuko dituzu.
Horretarako, soma kuboaren piezak agertuko zaizkizu, eta hainbat egitura irudikatuko eta eraikiko dituzu espazioan.
Jarduera. Planotik espazioara
Triangelu aldekide bat marraztu. Jarduera honetan bi koadro aterako zaizkizu. Ezkerraldeko koadroan, erregela eta konpasa erabiliz, triangelu aldekide bat nola egiten den azaltzen zaizu .
Bigarren koadroa hutsik dago. Zuk triangelu aldekide bat egin behar duzu goiko tresna-barran dauden ikonoak erabiliz.