Triangelu baten aldeen arteko eta angeluen arteko erlazioak
Triangeluak hiru aldeko poligonoak dira.
Triangeluaren elementuak hauek dira:
erpinak
aldeak
angeluak
Triangeluen sailkapena. Aldeak kontuan hartuta:
aldekidea: hiru aldeak berdinak ditu.
isoszelea: bi alde berdinak ditu.
eskalenoa: 3 aldeak desberdinak ditu.
Triangeluen sailkapena. Angeluak kontuan hartuta
Hemen triangeluei dagozkien jarduerak egingo dituzu:
- Lehenengo orrian hiru jarduera dituzu:
Triangeluaren elementuak
Triangeluen sailkapena
Triangelu baten proportzioak aldatzea
2. Bigarren orrian triangelu desberdinak egin behar dituzu, eta informazio hauek aurrez izango dituzu:
- triangeluaren hiru aldeak
- bi alde eta haien arteko angelua
- alde bat eta haren ondoko bi angeluak
3. Horretaz gain, egin ezazu triangelu angeluzuzen bat.
Triangelu baten aldeen arteko eta angeluen artean erlazio batzuk ematen dira. Hau da, ABC triangelua emanda, beti betetzen da:
- Edozein alde beste bien batura baino txikiagoa da.
- Edozein alde beste bien kendura baino handiagoa da.
- Triangeluaren hiru angeluen batura 180º da.
Hori horrela dela frogatzeko, egin ezazu jarduera.