Irudi lauak eta gorputz geometrikoak
Irudi lauen elementuak (aldea, erpina, angelua, diagonala, perimetroa) eta haien propietateak ikasiko dituzu.
Gorputz geometrikoez ari garenean, irudi tridimentsionalez ari gara; hau da, hiru dimentsio hartzen ditugu kontuan: altuera, zabalera eta lodiera.
1. Jarduera. Dimentsio biko mundua
1.atala: irudi geometrikoak
Egin klik ikasleentzako materiala jartzen duen laukizuzenean, eta ondoren, baliabideak jartzen duen laukitxoan. Bi jarduera egin behar dituzu:
- Poligonoak sailkatzeko jarduera: erregularrak edo irregularrak.
- Poligono baten atalak identifikatzeko jarduera.
2. jarduera. Gorputz geometrikoak aurkitzen
1. saioa. Gorputz geometrikoak gure inguruan.
Ikasleentzako materiala jartzen duen laukizuzenean sartu, eta egin klik baliabideak koadroan.
Zer ikasiko duzu?
Gorputz geometrikoen definizioak, sailkapena eta bakoitzaren elementuak.
2. saioa. Gorputz geometriko bat sakondu.
Espazioaren geometria. Hiru jarduera egin behar dituzu:
- Poliedroei eta gorputz biribilei buruz ikasi.
- Solido platonikoak eta haien propietateak aztertu.
- Poliedroen garapena eta munduko eraikinik altuenen itxura aztertu.
Gorputz geometrikoak
MateClick - Zirkunferentzia, zirkulua eta gorputz geometrikoak.
Jarduera honetako lehenengo zazpi orrialdeak zirkunferentziari dagozkio. Gorputz geometrikoekin gabiltzanez, zuk azkeneko bi orrialdeetan agertzen diren jarduerak egingo dituzu. Besteak beste, honako hauek agertzen dira:
- Poliedroen elementuak
- Kuboen eta prismen azalerak
- Biraketa gorputzen elementuak
- Gorputz geometrikoen jokoa
- Kono, esfera eta zilindroen azalerak kalkulatzea