Forma lauak eta espazialak
Geometria irudien forma, tamaina eta transformazioak aztertzen dituen matematikaren atala da.
Irudiak planoan badaude, geometria planoa da; espazioan badaude, ordea, tridimensionala da.
Forma lauak
Poligonoek —erregularrak nahiz irregularrak— eta zirkuluak —
poligono berezia baita— irudi lauen ezaugarriak dituzte.
Poligonoaren elementu nagusiak hauek dira:
- erpina
- aldea
- diagonala
- barne-angelua
- kanpo-angelua
SAILKAPENA
Poligonoak, aldeen arabera, honela sailkatzen dira:
- triangeluak (hiru alde ditu)
- laukiak (lau alde)
- pentagonoak (5)
- hexagonoak (6)
- heptagonoak (7)
- oktogonoak (8)
- eneagonoak (9)
- dekagonoak (10)
1.Jarduera. JClic: triangeluak eta lau aldekoak
Elementuen erregulartasunaren arabera, mota hauetakoak dira:
-
erregularrak
- irregularrak
GORPUTZ GEOMETRIKOAK
Gorputza. Gainazal batek edo batzuek mugatzen duten espazio zatia da gorputza. (ZT hiztegia)
Gorputz geometrikoek espazioan bolumen bat betetzen dute hiru dimentsiotan: altuera, zabalera eta lodiera.
Gorputz geometrikoen sailkapena
Gorputz geometrikoak honela sailkatzen dira: poliedroak eta gorputz biribilak.
Poliedroak
Poliedroak edo gorputz lauak gorputz geometrikoak dira, eta haien aurpegi guztiak irudi geometriko lauak dira. Ezagunenak honako hauek dira:
- Solido platonikoak
- Piramideak
- Prismak
Gorputz biribilak
Gorputz biribilek aurpegi bat edo gainazal bat, gutxienez, kurbatua dute.
Edozein poliedrotan oinarrizko lau elementu hauek daude:
- Aurpegia. Poliedro bat osatzen duten planoetako bakoitza da.
- Ertza. Bi aurpegi elkartzen dituen lerroa da. Poliedro baten bi aurpegiren arteko ebakidurak osatzen duen lerroa edo zuzenkia.
- Erpina. Poliedro baten hiru aurpegik edo gehiagok elkar ebakitzen duten puntua da. (ZT hiztegia)
- Diagonala. Aurpegi berekoak ez diren bi erpin lotzen dituen zuzenkia da. (Harluxet)
Gorputz biribilak.
Irudi lauek haien ardatzarekiko errotazioa eginez sortzen dira. Hauek dira batzuk:
- esferak
- zilindroak
- konoak