GEOMETRIAN hiru atal bereizten dira:
- Kokapena planoan eta espazioan
- Forma lauak eta espazialak
- Erregulartasunak eta simetriak
Atal bakoitzarekin hasi aurretik, geometriaren oinarrizko elementuak aipatuko ditugu.
Geometriaren oinarrizko elementuak:
Irudien propietateak aztertzen dituen matematikaren arloa da geometria.
Geometriaren oinarrizko elementuak honako hauek dira:
- Puntua
- Zuzena
- Planoa
Puntua
- Puntua adierazteko, gurutzatzen diren bi marra erabiltzen dira.
- Biribil txikia ere erabiltzen da.
- Puntua ikur bezala adierazi nahi izanez gero, letra larriak erabiliko ditugu.
Zuzena
- Zuzena lerro batez irudikatzen dugu.
- Zuzena amaigabea denez, zuzenaren zati bat besterik ez dugu irudikatzen.
- Zuzena irudikatzeko letra xeheak erabiliko ditugu.
Planoa
- Planoak paralelogramoen bidez irudikatzen ditugu.
- Planoaren zati bat besterik ezin dugu irudikatu, amaigabea baita.
- Hizki grekoz adierazten ditugu planoak.