Antzekotasuna planoan
ANTZEKOTASUNA PLANOAN
Bi irudi antzekoak dira berdinak badira edota tamainan bakarrik desberdinak badira. Antzekotasunean bat datozen elementuei (erpinak, zuzenkiak, angeluak) homologo deritze. Zuzenki homologoak proportzionalak dira; hau da, bakoitzaren luzera bestea kantitate finko batez biderkatuz lortzen da. Horri antzekotasun-arrazoia esaten zaio.
Antzeko irudi hauek Geogebra programarekin egin dira -homotezia
puntu batetik- ikonoa erabiliz. Antzekotasun arrazoia
k = 2 da.
Zer egingo zenuke triangelu bat handitu edo txikitu nahiko bazenu?
- Homotezia puntu batetik, egin antzeko irudiak, goiko ikonoa erabiliz.
- Lehenengo, ireki Geogebra eta egin triangelu bat.
- Ondoren, markatu O puntua antzekotasun erdigune moduan edo homotezia gisa, eta triangeluaren erpinak lotuko ditugu O puntuarekin.
- Goian aipatutako ikonoa aukeratuko dugu; sakatu lehenengo triangeluan, gero O puntuan eta nahi dugun antzekotasun-arrazoia idatziko dugu: handitu nahi badugu, 1 zenbakia baino handiagoa, 3 adibidez; eta txikiago egin nahi badugu, 1 baino txikiagoa, 1/3 adibidez. Bukatzean, 1 jarduera izenez gordeko duzu.
2. Goiko ikonoa erabili gabe egin nahi baduzu, urrats horiek berak eman, baina ikonoan sakatu ordez egin zatiketa batzuk konpas tresnarekin eta, ondoren, marraztu paraleloak.