Itsasontzia eta irudi geometrikoak
1. Egin ezazu irudi hau bi aldiz handiagoa koadrodun orrian, eta erantzun ondorengo galderei:
Itsasontzia
- Nolakoak dira 1 irudiko neurriak bigarren irudiarekin konparatzen baditugu?
- Neurtu 1 irudiko angelu batzuk eta konpara itzazu 2. irudiarekin. Angeluak ere aldatzen al dira? Zergatik gertatzen da hori?
2. Irudi geometrikoak.
Egin txikiagoa honako irudi hau; ikusten duzunaren erdia izan behar du.